Bird Centerrek natura eta argazkigintzagaz lotutako jardunaldiak egingo ditu
Argazki-bideo eta behaketa jardunaldiak bihar eta etzi egingo dituzte. Hala nola, naturaren argazkigintzan adituak direnen hitzaldiak eta argazki makinen erakusketa izango dira aukeranGautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek hitzordu berezia eskainik...
Argazki-bideo eta behaketa jardunaldiak bihar eta etzi egingo dituzte. Hala nola, naturaren argazkigintzan adituak direnen hitzaldiak eta argazki makinen erakusketa izango dira aukeran
Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek hitzordu berezia eskainiko du asteburuan. Naturimagen argazki-bideo eta behaketa jardunaldiak egingo ditu hain zuzen ere, bihar eta etzi.«Inguru ederra da Urdaibaikoa, eta bertan aurkitu daitekeen oparotasuna baliatuz, naturaren behaketarako jardunaldiak» antolatu ditu Gautegiz Arteagako zentroak.
Jardunaldi horiekin bat egiten dutenek naturaren argazkigintzan adituak diren pertsonen bisita jasoko dute. Hala, hitzaldien bitartez, bertaratutakoek naturaren argazkigintzaren eta bideogintzaren teknika onenak ikasteko beta izango dute.
Berbaldiez gain, argazki makinen erakusketa batez ere gozatu ahalko da. Gainera, bertaratutakoek gailuak maneiatu eta argazkiak ateratzeko aukera ere izango dute bertako behatokietan.
Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 699 839 202 edo 94-625 11 57 telefonoetara deituta zein birdcenter@birdcenter.org helbidera idatzita. Interesatuek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta horren barruan egongo dira egun bietako kafe tartea eta bazkaria, domekako txitxiburduntzia eta Urdaibai Bird Centerrera bisita.