Mendexako dantza taldeak hilabeteon hasiko du denboraldia
Hamarkada bateko ibilbidea egin du Mendexako Dantza Taldeak, eta hilabete honetan hasiko dira aurtengo saioekin.Taldeari jarraikortasuna ematea da mendexarren helburua, eta dantza taldeko kide izateko gonbitea luzatu diete bertako zein inguruko herrita...
Taldeari jarraikortasuna ematea da mendexarren helburua, eta dantza taldeko kide izateko gonbitea luzatu diete bertako zein inguruko herritarrei. Izan ere, ume zein nagusiak biltzen dira taldean.
Dantzan ikasi, edo aurretik ikasitakoaren bidetik trebatu gura dutenek martxoaren 14ra arte (eguaztena) daukate izena emateko aukera. Horretarako, ondorengo telefono zenbakietako batera deitu behar da: 669 55 36 97 edo 94-684 21 06.
Martxoaren 18an hasiko dira probasaioekin. Hain zuzen, domekero biltzen dira udaletxeko areto batean. 12:00etan hasita, hiru ordu laurdenez aritzen dira umeak, eta 13:00ak aldera hasten dira nagusiak. Horiek ordubeteko probasaioa egiten dute. «Talde sendoa osatzea lortu du- gu, eta zeregin horretan jarraitu nahi dugu. Beraz, jendea geugaz dantzan ikastera animatzen dugu», adierazi dute Mendexako dantza taldeko kideek.
Taldea orain hamar bat urte eratu arren, aurretik ere bazegoen herrian dantzan aritzen zen taldetxo bat. Herriko jaietan eskaintzen zuten saioa, baina, gaur egun, Mendexan ez ezik, inguruko herrietan edota Leatarren Egunean ere aritzen dira.