1977ko Gasteizko sarraskia gogoan
1977an Espainiako poliziak Gasteizen langileen aurka egindako sarraskia gogoratu nahi izan zuten zapatuan, Ondarroan. Langileen eskubideak erabat zapalduak ziren garaian, espainiar poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen. 41 urte beranduago...

1977an Espainiako poliziak Gasteizen langileen aurka egindako sarraskia gogoratu nahi izan zuten zapatuan, Ondarroan. Langileen eskubideak erabat zapalduak ziren garaian, espainiar poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen. 41 urte beranduago, ordukoa gogoratu eta langileen aldeko borrokak indarrean jarraitzen duela aldarrikatu nahi izan zuten Alameda aurreko monolitoan. Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituzten.