Emakume Master Cupeko 2. jardunaldia, jokatuko da Uni pilotalekuan
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da domekan, Uni udal pilotalekuan. 17:00etatik aurrera, promozio mailako lau partida jokatuko dira, eta aurrekoan bezela, sarrera doan izango da.Guztira zortzi bikoteren artek...
Guztira zortzi bikoteren arteko lehiak ikusi ahalko dituzte pilotazaleek oraingoan: lehenengo partiduan Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak Gentzane Aladai (Orozko) eta Izaskun Martin (Basauri) bikotearen kontra neurtuko dira; bigarren partidua Araitz Eizagirre (Arrua)-Naroa Elizalde (Zubieta) eta Maddi Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa) artekoa izango da. Hirugarrenak kantxara ateratzen Ainhoa Urien (Abadiño)-Amaia Vicario (Donostia) eta Maite Tolosa (Amezketa)-Ane Arteaga (Lasarte-Oria) izango dira; eta azken norgehiagoka Nagore Aramendi-Oihana Unanue eta Jone Goiri (Larrabetzu)-Ane Baraiazarra (Larrabetzu) bikoteen artekoa izango da.