307.120
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak laguntza emateko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen herenegun. Kontratuaren hasierako iraupena 12 hilabetekoa izango da, baina 24 hilabetera arte luzatu ahal izango da. Aldundiak adineko pertsonentzako eta...
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak laguntza emateko zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu zuen herenegun. Kontratuaren hasierako iraupena 12 hilabetekoa izango da, baina 24 hilabetera arte luzatu ahal izango da. Aldundiak adineko pertsonentzako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako egoitza zerbitzuak eta egonaldi mota desberdinak eskaintzen baditu ere, pertsona horiek euren ingurune soziofamiliarrean jarraitzea ere bultzatu nahi du. «Iruditzen zaigu mendekotasuna duten adineko pertsonen ongizaterako oso onuragarria dela beraien bizimoduan aldaketak ez sorraraztea. Eta, ahal den bitartean, euren ohiko ingurunean bizitzen jarraitzea da onena, familiek zainduta», adierazi du Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaileak.