Venezuelaren aldeko jaia egingo dute domekan, Ziortza-Bolibarren
Mugimendu Chavista babestu nahi dute Venezuela Aurrera plataformako kideek. Ekitaldi politikoak, herri bazkariak eta musika emanaldiek girotuko dute jai egunaEgun Internazionalista izenagaz, Venezuelaren aldeko jaia egingo dute domekan, Ziortza-Bolibar...
Mugimendu Chavista babestu nahi dute Venezuela Aurrera plataformako kideek. Ekitaldi politikoak, herri bazkariak eta musika emanaldiek girotuko dute jai eguna
Egun Internazionalista izenagaz, Venezuelaren aldeko jaia egingo dute domekan, Ziortza-Bolibarren. Jaia eginez Venezuelari elkartasuna adierazteko ekintza izango dela azpimarratu du ekimena antolatu duen Venezuela Aurrera plataformak.Ekitaldi politikoak, herri bazkariak eta musika emanaldiek girotuko dute eguna. Eta Venezuelako herria gertu sentitzen duten guztiei jaiagaz bat egiteko deia luzatu diete. Herri bazkarian parte hartzeko ondoko helbide elektronikora idatzi behar da: m4bazkaria@gmail.com.
Hasiera batean, autobus bat etorriko da Bilbotik; horretan ere aldez aurretik izena eman behar da: m4autobusa@gmail.com.
Babesa
«Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. Eraso horiek petroleoaren jaitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute, uste baitute modu horretan Venezuelako herriak gobernuari bizkarra emango diola». Argudio horiekin mugimen- du chavista babestu nahi dute Venezuela Aurrera plataformako kideek. «Zutik mantentzen den herri chavistari babesa eman nahi diogu, aukera izan duten bakoitzean argi erakutsi digute-eta oso sendoak direla haien oinarriak».
Bilbon Venezuelaren aldeko manifestazioa egin eta urtebete beranduago dator Ziortza-Bolibarrerako deia; «elkartasun internazionalista berresteko ekitaldia» izango dela diote. «Chavezen irudia eta Iraultza Bolibartarra aurrera eraman duen herriari omenaldi xumea egin nahi diogu».