Txikitzerik elkarteak hitzaldi eta tailer bana antolatu ditu astebururako
Zapatuan, oldarkotasuna landuko dute tailer batean, ume zein nagusiena. Tailerra Frantziskotarren lokalean (Taraskan) izango da, 16:30etik 19:30era.
Domekarako, berriz, hitzaldia antolatu dute. Umeen jeloskortasun, bekaizkeri eta gezurrei buruz ariko dira, eta nagusien interpretazio moduaz ere mintzatuko dira. Hitzaldia 11:00etan izango da, Nestor Basterretxea aretoan.
Tailerra zein hitzaldia Yolanda Gonzalez psikologoak eskainiko ditu. Lekuak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek, hortaz, parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena, txikitzerik@gmail.com posta elektronikora idatzita.