Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko, elurragatik
Gauerdian hasi eta 15:00etara arte dago ezarrita alerta. Arratsaldeko lehen orduetatik aurrera egoera aldatzen hasiko dela adierazi du Euskalmet agentziakElurra dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko. Hain justu...
Gauerdian hasi eta 15:00etara arte dago ezarrita alerta. Arratsaldeko lehen orduetatik aurrera egoera aldatzen hasiko dela adierazi du Euskalmet agentziak
Elurra dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du gaurko. Hain justu, aipatutako alerta gauerdian hasi eta 15:00etara arte egongo da indarrean.Segurtasun Sailak azaldu duenez, atzo eta herenegun sartutako Siberiako aire masa hotzaren eta Espainiako penintsula hegoaldetik iritsitako aire masa beroaren arteko elkarreraginaren ondorioa izango da elur aldia.
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarrita zituen tenperatura baxuak, eta hala iritsi dira; batez ere, atzo goizaldean. Tenperatura maximoak gradu 1 eta 5 gradu artekoak izan ziren. Aire masa hotzak eta hodei ezak izotza ekarri zuten egunaren erdialdera eta gauean.
Elur maila ere itsas mailaraino jaitsi zitekeela iragarri zuen agentziak, eta gaur eguerdira arte hala gerta zitekeela azpimarratu zuen. Dena den, gaur arratsaldeko lehen orduetatik aurrera, «egoera aldatzen» hasiko dela aipatu du agentziak, eta elur mailak ere «azkar» egingo duela gora, 1.000 metro inguruan kokatuz. Eguna amaitzerako, 1.500 metro inguruan egongo da.
Zentzuz jokatzeko deia
Jakinarazpenak jakinarazpen, metereologia agentziak iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen du, Euskalmeten webgunearen (www.euskalmet.euskadi.eus) zein Twitteren bitartez (@Euskalmet).
Halaber, herritarrei prebentzio neurriak har ditzaten eskatu, eta aholku eta gomendioak eman dizkie Segurtasun Sailak: esate baterako, «ahal izanez gero, garraio publikoa erabiltzeko eta mendiko txangoak bertan behera uzteko».