Gernika Atletismo Taldeko eta Taraska Atletismo Taldeko hainbat atletek Anoetako pistan (Donostia, Gipuzkoa) lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan.
Bermeoko taldetik
lau dominagaz bueltatu ziren.
Nagore Odiagak Euskadiko Txapeldun izatea lortu zuen, kadeteen 60 metroko proban.
Nagore Odiaga podiumean (erdian).
Argazkia. Taraska AT.
Beste
bi neska
txapeldunorde geratu ziren;
Ainhize Pradok zilarrezko domina jantzi zuen kadeteen 600 metroko lasterketan, eta junior mailan, berriz,
Eneritz Campanok lortu zuen zilarra, 1.500 metroko proban.
Pisu jaurtiketan, gazte mailan lehiatu zen
Garazi Lertxundik brontzezko domina eskuratu zuen.
Halaber, pisu jaurtiketako
junior kategorian azpitxapeldun geratu zen
Gernika Atletismo Taldeko Jonan Asturias; 11 metro eta 40 zentimetroko marka lortu zuen.
Gernika ATko Uxue Aurrek ere
zilarrezko domina irabazi zuen junior mailako 800 metroko proban. Gernikarrak bi minutu eta 30 segundotan amaitu zuen lasterketa.
Unai Lopato ere podiumetik hurbil geratu zen; gazte mailako 1.500 metroko lasterketan laugarren geratu zen, lau minutu eta 22 segundoko denboragaz.
Gernika ATko Jonan Asturias zilarrezko dominagaz.
Argazkia: Gernika AT.
Uriarte laugarren Hernanin. Bestalde, Gernika ATko Aitor Uriartek Hernaniko Sagar Lasterketan parte hartu zuen zapatuan, eta laugarren helmugaratu zen; bigarren sailkatu zen beteranoetan. 29 minutu eta 29 segundotan burutu zuen 9 kilometroko lasterketa.