Drogomenpekotasunaz eta sexualitateaz ariko dira Sukarrietan
Sukarrietako Udalak eta Urremendi Landa Garapen elkarteak antolatuta, sexualitatea eta drogomenpekotasuna lantzeko tailerra antolatu dute Sukarrietan.Gazteei zuzendutako tailerra dela azaldu dute antolatzaileek, 12 eta 17 urte bitartekoei, hain zuzen e...
Gazteei zuzendutako tailerra dela azaldu dute antolatzaileek, 12 eta 17 urte bitartekoei, hain zuzen ere.
Jakitera eman dutenez, bi saiotan landuko dituzte edukiak. Hala, Pazko asteko apirilaren 5ean eta 6an batuko dira tailerrean parte hartzeko izena ematen duten gazteak.
Sei orduko tailerra izango da, egun bakoitzean hiru ordukoa 10:30ean hasita, eta Sukarrietako Gaztelekuan bilduko dira horretarako.
Izena eman behar da
Antolatzaileek azaldu dutenez, afektibitatea, berdintasuna, sexualitatea, mendetasunak eta droga kontsumoari buruzko informazioa lantzea da tailerraren helburua.
Parte hartu gura duten gazteek aurretiaz eman beharko dute izena martxoaren 28a baino lehen. Udaletxean, posta elektronikoz (udala.sukarrieta@bizkaia.org) edo telefonoz (94-687 07 15) eman daiteke izena.