Cleta sorginagaz natura errespetatzen ikasi dute
Cleta sorginaren laguntzagaz ingurumenaren garrantzia azaldu zieten txikienei Susana Pellicer Lezaun eta Fernando Arregi Perez Gus Marionetas antzerki taldekoek zapatu arratsaldean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Lehen solairuan prestatutako are...
Cleta sorginaren laguntzagaz ingurumenaren garrantzia azaldu zieten txikienei Susana Pellicer Lezaun eta Fernando Arregi Perez Gus Marionetas antzerki taldekoek zapatu arratsaldean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Lehen solairuan prestatutako aretoa bete-bete egin zuten ume eta nagusiek Cletaren ametsa izeneko txotxongilo ikuskizuna jarraitzeko.