Oinarrizko Internet ikastaroa eskainiko dute Busturian
55 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa da Busturian antolatu dutena.
Busturiko udal arduradunek jakitera eman dutenez, izena ematen duten horiek, sarean nabigatzen ikasteko aukera edukiko dute, bai eta posta elektronikoa erabiltzen ere, hau da, mezuak bidaltzen.
Bi txandatan egingo dute lan, eta talde murriztuak izango direla azaldu dute; talde bakoitzean hiru lagunek soilik parte hartu ahalko dute.
Ikastaroa martxoaren 5etik 16ra eskainiko da. Lehenengo txanda 09:00etatik 11:00etara izango da, bigarrena, berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Ikastaroak erantzun ona izan duela azaldu dute udal arduradunek, eta dagoeneko leku guztiak bete direla diote. Izena emateko aukera, hala ere, martxoaren 2ra arte zabalik dagoela gogorarazi dute; Altamirako kultur etxean eman daiteke izena.
Plazak bete badira ere, itxaron zerrenda zabaldu dute. Gainera, ikastaroaren arrakasta ikusita, beste bat egiteko aukera aztertzen ari dira.