Lehenengo kanporaketa martitzenean [otsailak 27] jokatuko da, Igorren. Finala, ostera, martxoaren 22an jokatuko da, Bilbon.
Azken urteetan egin legez, sei bertsolarik osatutako zortzi taldek parte hartuko dute lehiaketan; 50 bertsolari inguru ariko dira kantuan. Ondoko eskualdeetako bertsolariek parte hartuko dute: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe Butroe eta Uribe Kosta.
[EGUTEGIA IKUSI]
Lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dira; azken kanporaketa saioa Markina-Xemeinen jokatuko da, martxoaren 6an.
Lehiaketa gaur aurkeztu dute Bilboko BBK Aretoan. Eta txapelketaren nondik norakoak azaldu dituzte
Xabat Galletebeitia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunordeak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduradunak eta Onintze Ituño BBKren ordezkariak.
Ezkerretik eskumara, Ione Narbaiza, Xabat Galletebeitia, Juanjo Respaldiza eta Onintze Ituño, 26. Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren aurkezpenean, Bilbon. Argazkia: BBK
Parte hartzaileak bi multzotan banatuta egongo dira: 18 urtera artekoak (A multzoa) eta 19 urtetik 25 urtera artekoak (B multzoa). «Kanporaketa saio bakoitzean multzo bakoitzeko gutxienez hiruna bertsolarik kantatuko dute».
Antolatzaileek
talde lana baloratuko dela azpimarratu dute. «Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren ezaugarri nagusienetaokk bat da taldeka jokatzen dela. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da, eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera».
[EGUTEGIA IKUSI]
Kanporaketa saioetan puntu gehien jasotzen duten taldeak finalaurrekoetarako sailkatuko dira, eta finalaurrekoetan puntu gehien jasotzen dutenak finalera joango dira.
Azken urteetan modura, saio gehienak ikastetxeetan egingo dira. «
Saioak irekiak dira, eta nahi dutenek saioagaz gozatzeko aukera edukiko dute».
Sariei dagokienez, aurten ere talde osoarentzako saria egongo da. «Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu nahi dira. Ondorioz, sari nagusia ere taldeka egiteko egun osoko plan bat izango da».
KANPORAKETAK:
- 1. Saioa, gaur. Igorreko Arratia institutuan, 11:30ean. Parte hartzaileak: Arratia-Durangaldea.
- 2. Saioa, eguenean. Zallako zine antzokian, 10:00etan. Parte hartzaileak: Busturialdea-Enkarterri.
- 3. Saioa, martxoak 5. Deustuko Bidarte kulturgunean, 10:30ean. Parte hartzaileak: Hego Uribe-Uribe Butroe.
- 4. Saioa, martxoak 6. Markina-Xemeingo kultur aretoan, 10:45ean. Parte hartzaileak: Lea-Artibai-Uribe Kosta.
FINALAURREKOAK:
- Martxoak 12. Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan. 1. eta 2. kanporaketetako irabazleak.
- Martxoak 13. Sopelako Ander Deuna ikastolan, 09:30ean. 3. eta 4. kanporaketetako irabazleak.
FINALA:
- Martxoak 22. Bilboko BBK Aretoan, 19:00etan. 1. eta 2. finalaurrekoetako irabazleak.