'Elkarrekin-Together' filmaren aurkezpena etzi, kultur aretoan
Markina-Xemeingo Gure Esku Dago-k eta garaian Kultur Elkarteak antolatuta, Elkarrekin Together dokumentala emango dute domekan, 18:00etan, Kultur aretoan. Euskal arkeologoen espedizio batek AEBetako irla huts batera egiten duen bidaia kontatzen du doku...
Markina-Xemeingo Gure Esku Dago herri dinamikakoek jakitera eman dutenez, proiekzioa hasi aurretik, 2018ko plangintza aurkeztuko dute. Horrez gain, mugimenduak ekainaren 10erako iragarri duen giza katearen berri ere emango dutela zehaztu dute. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate bat sortzea da Gure Esku Dagoren helburua, eta horretarako jarraituko diren pausoak argituko dituzte.
Proiekzioaren ostean, bestalde, filmari buruz solasean jarduteko aukera ere egongo da Anjel Oiarbidegaz.