EAJk udalerrien arteko Herri Babesa bultzatzea proposatu du
Bermeoko, Mundakako eta Sukarrietako boluntarioekin osatutako taldea eratu gura dute. Jeltzaleek uste dute abantailak eta aukerak sorraraziko lituzketelaBermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) jakitera eman duenez, proposamen berri bat erregistratu du....
Bermeoko, Mundakako eta Sukarrietako boluntarioekin osatutako taldea eratu gura dute. Jeltzaleek uste dute abantailak eta aukerak sorraraziko lituzketela
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) jakitera eman duenez, proposamen berri bat erregistratu du. Horretan, Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta udalerrien arteko Herri Babesa bultzatzea proposatu dute, «taldea indarberritzeko helburuz».Herri Babesak urte asko daramatza Bermeorentzat «guztiz ezinbestekoa» den zerbitzua eskaintzen. Hala ere, gogorarazi dutenez, azken boladan ez daukate lan horregaz jarraitu ahal izateko behar besteko boluntariorik eta baliabiderik.
«Udal gobernuak Herri Babesa berregiteko saiakerak egin izan ditu, baina ez dute boluntario berriak erakartzea lortu», diote jeltzaleek. Jakitera eman dutenez, EAJk hainbatean proposatu du zerbitzua berregituratzeko, orain arte Herri Babesa taldeko koordinatzaile lanak egin dituen pertsonak parte hartzea, baina jeltzaleen proposamen hori udal gobernuak ez duela «aintzat hartu» gaineratu dute.
Herri Babeseko boluntarioak «behar izan den bakoitzean», Mundakara eta Sukarrietara laguntzera joan direla gogora ekarri dute. Horregatik, hiru udalerrien artean taldea eratzea ondo legokeela uste dute, «abantailak eta aukerak» sorraraziko lituzketela nabarmenduta: «Boluntarioen talde sendo eta egonkorra osatu ahalko litzateke, zerbitzuari aurrekontua emateko aukera egongo litzateke, eta boluntarioek lan egiteko eta segurtasun neurriak betetzeko materi- ala jasoko lukete.
Era berean, Mundakarentzat eta Sukarrietarentzat onuragarria litzateke babes zibileko talde bat edukitzea. Gainera, gutxieneko baldintzak beteko lirateke, Bizkaiko Foru Aldundiak aspalditik Bermeoko Udalari eskaini dion lankidetza hitzarmena sinatzeko».
Jeltzaleen ustez, «beharrezkoa» da ildo horretatik jarraitzea: «Ezinbestekoa da lankidetza eta ilusioa piztuko duen proiektua gauzatzea».