Enbeitak irabazi du Busturialdeko Txapelketaren lehen kanporaketa
Muxikarra 183 puntugaz sailkatu da finalera. Eneko Aldana eta Mikel Retolaza sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Bigarren kanporaketa Errigoitin izango da, barikuanBarikuan hasi zuten Busturialdeko Bertsolari Txapelketa, eta Onintza Enbeitak bildu z...
Muxikarra 183 puntugaz sailkatu da finalera. Eneko Aldana eta Mikel Retolaza sailkatu dira bigarren eta hirugarren. Bigarren kanporaketa Errigoitin izango da, barikuan
Barikuan hasi zuten Busturialdeko Bertsolari Txapelketa, eta Onintza Enbeitak bildu zituen puntu gehien, eta, ondorioz, Astrako finalean egongo da muxikarra.Arratzuko Belendiz auzoko txokoan jokatu zuten Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa. 183 puntugaz nagusitu zen Enbeita. 162,5 puntugaz Eneko Aldana foruarra sailkatu zen bigarren, eta Mikel Retolaza busturiarra izan zen hirugarrena, 158 puntugaz.
Puntu bakarreko aldea egon zen laugarrenaren eta bosgarrenaren artean. Retolazarengandik bost puntura sailkatuta, Enare Muniategi Gautegiz Arteagako bertsolari gaztea geratu zen laugarren, eta haren atzetik sailkatu zen Gurutz Uruburu muxikarra. Beñat Bilbaok 139 puntu bildu zituen.
Barikurako hitzordua
Hiru barikutan jarraian lehiatuko dituzte kanporaketak. Datorren barikuan Errigoitiko Ikuilu txokoan daukate hitzordua eskualdeko bertsozaleek. Julen Erezuma, Nagore Beitia, Lurdes Ondaro, Koldo Gezuraga, Unai Agirre eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek parte hartuko dute bigarren kanporaketa horretan.
21:00etan hasiko da afaria, eta Ikuilu txokoan bertan edo 610 33 78 32 telefono zenbakira deituta izena eman behar da.
Martxoaren 2an Muxikako Ariatza auzoko Atxelipe txokoan lehiatuko dute hirugarren eta azken kanporaketa. Ander Elortegi, Ibai Amillategi, Asier Galarza, Iker Uriarte, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Arano bertsolarien txanda izango da orduan.
Finala, berriz, martxoaren 17an (zapatua) jokatuko dute, Gernika-Lumoko Astran.