Beti Jai elkartearen batzar orokorra egingo da zapatuan
MARKINA-XEMEIN // Beti Jai jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du zapatuan, elkartearen egoitzan. 11:00etan izango da lehenengo deialdia, eta 11:30ean, bigarrena. Azaldu dutenez, aurreko akta onartu ostean, 2017ko ekintza guztiak errepas...
MARKINA-XEMEIN // Beti Jai jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du zapatuan, elkartearen egoitzan. 11:00etan izango da lehenengo deialdia, eta 11:30ean, bigarrena. Azaldu dutenez, aurreko akta onartu ostean, 2017ko ekintza guztiak errepasatu eta diru kontuak argituko dituzte. Horrez gain, 2018rako aurreikusita dituzten ekintzak ere ezagutzera emango dituzte. Hamaiketakoagaz amaituko dute bilera.