Bertoko 46 piano jotzaile ariko dira asteburuan Andoaingo Piano Jaialdian
Lea-Artibai eta Mutrikuko 34 musikarik eta Busturialdeko hamabik parte hartuko dute. Zapatuan eta domekan ospatuko da piano jaialdia. 800 ikasle baino gehiago batuko diraZapatuan eta domekan ospatuko da 13. Andoaingo Piano Jaialdia. Horretan, Lea-Artib...
Lea-Artibai eta Mutrikuko 34 musikarik eta Busturialdeko hamabik parte hartuko dute. Zapatuan eta domekan ospatuko da piano jaialdia. 800 ikasle baino gehiago batuko dira
Zapatuan eta domekan ospatuko da 13. Andoaingo Piano Jaialdia. Horretan, Lea-Artibai eta Mutrikuko 34 piano jotzailek eta Busturialdeko hamabik parte hartuko dute.Lea-Artibaikoei dagokienez, 11 urtera artekoetan hamabi ariko dira, 14 urtera artekoetan hogei, eta 18 urtera artekoetan bi. Busturialdeko bost ikasle 11 urtera artekoetan lehiatuko dira, eta gainerako zazpiak 14 urtera artekoetan.
Ondoko herrietako piano jotzaileek parte hartuko dute: Mendexa (1), Amoroto (1), Ondarroa (11), Lekeitio (5), Markina-Xemein (4), Berriatua (2), Mutriku (10), Gernika-Lumo (5), Mundaka (2), Arratzu (2) eta Ea (3). Hurrengo musika eskoletakoak dira: Tarine udal musika eskola (Berriatua eta Markina-Xemein), Unanue udal musika eskola (Ondarroa), Mutrikuko Udal Musika Eskola, Musikaia udal musika eskola (Lekeitio) eta Julia Foruria musika ikastegia (Busturialdea).
Piano jotzaile batzuek, gainera, estreinako parte hartuko dute jaialdian. «Tarineko sei ikasleetatik lau (hiru markina-xemeindar eta bi berriatuar) estreinako egongo dira jaialdian».
Jaialdia Andoaingo Bastero kulturgunean egingo da. Guztira, 800 piano jotzaile baino gehiago ariko dira, eta 776 pieza entzuteko aukera egongo da.