Lehen postuak, Sopelan lehiatu den denboraldiko lehenengo duatloian
Lea-Artibai eta Busturialdeko kirolariek emaitza onekin hasi dute duatloi denboraldia. Zapatuan inauguratu zen Sopelan 2018ko denboraldia, eta aurreko postuetan ibili ziren Lea-Artibai eta Busturialdeko triatletak.Lekeitioko Garraitz Kirol Taldekoak po...
Lekeitioko Garraitz Kirol Taldekoak pozik geratu ziren lorpenekin. Alba Mendazona Arandiak 6. postua eskuratu zuen absolutu mailan, 01.11.42 denbora eginez, Paula Ugarteburu Etxebarria kadete mailako azpitxapelduna izan zen (01.30.20) eta Aritz Iriondo Erkiaga hirugarren gelditu ziren kadete mailan (01.10.54). Garraitz taldeko Danel Gojenola ere bertan egon zen, baina taldeak jakitera eman duenez, min hartuta utzi behar izan zuen proba.
Sopelan egon ziren bai eta ere Bilbaotri taldean ari den Inmaculada Ruiz Teran Gernika-Lumoko bizilaguna eta Ascentium Arabatriko Mikel Goitia Omaetxebarria gernikarra. Bere kategoriako (beteranoak) lehena izan zen Ruiz, 01.14.16 denbora egin zuelarik, eta 11. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.
Irabazlea
Gazte mailako irabazlea izan zen Mikel Goitia, eta sailkapen orokorreko podiumera ere igo zen gernikar gaztea. 00.57.51 denboragaz hirugarrena sartu zen Sopelako helmugan.
Guztira 256 parte hartzaile izan zituen probak, eta 229k lortu zuten amaitzea. Nesken parte hartze handia egon zen; 44k parte hartu zuten.