Itsas seinaleak egingo dituzte Arrantzaleen Museoko familia tailerrean
Zapatuan familia tailerrean bilduko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoan, eta oraingoan itsas seinaleak egingo dituzte. 16:30ean ipini dute ordua, museoan bertan.
Lau urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute tailerrean, betiere, familiako arduradun bategaz. Eta, ume zein nagusi elkarrekin, itsasoan komunikatzeko erabiltzen diren bandera seinaleak ezagutuko dituzte, eta horiek praktikan jartzeko aukera ere edukiko dute.
Tailerrean parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Horregatik, aipatu familia tailerrean parte hartu gura dutenek, ezinbestekoa izangoa dute aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako.
Euskaraz eskainiko dute tailerra eta doanekoa da.