Emakumeen prentsaurreko masiboa egingo dute otsailaren 28an, Gernikan
Biharko bigarren asanbladan lehenengoan hartutako erabakiak landuko dituzte. Herritarrek kalejira girotua eta manifestazio girotua antolatuko dituzte Martxoaren 8rakoEmakumeen Eguna begiz jota dute Gernika-Lumoko emakumeek, eta egun horri begira antola...
Biharko bigarren asanbladan lehenengoan hartutako erabakiak landuko dituzte. Herritarrek kalejira girotua eta manifestazio girotua antolatuko dituzte Martxoaren 8rako
Emakumeen Eguna begiz jota dute Gernika-Lumoko emakumeek, eta egun horri begira antolatzen hasita daude dagoeneko. Emakumeok Planto aldarriagaz bat egin dute, eta Martxoa- ren 8ari begira egindako lehenengo asanblada irekian hogei emakume baino gehiago bildu ziren Astran.Ideia eta ekintza proposamenak nagusi izan ziren, eta hurbildu ziren emakumeen artean, hainbat ikuspegi partekatu zituzten. Badaude Martxoaren 8an urtero burutzen diren ekintzak, baina horiez gain, Emakumeok Planto deialdiagaz bat egiteko bestelako ekintzak antolatzea erabaki zuten.
Lehenengo asanbladan zenbait puntu adostu, horiek aurrera eramateko ardurak banatu eta lanketarako taldeak sortu zituzten Astran.
Erabakietako bat otsailaren 28an emakumeen prentsaurreko masiboa egingo dutela adostea izan zen. Prentsaurreko horretan, eguneko ekimenak azalduko dituzte, bai eta plantoaren zergatiak ere. Horrez gain, Emakumeen Egunari begira, etxe atarietan oharrak jartzea adostu zuten. Ohar horietan, martxoaren 8an amantalak balkoira ateratzeko deia eginez.
Planto egitearen arrazoiak azaltzen dituen bideo bat egitea ere adostu zuten asanbladan. Bideoan planto egitearen arrazoi desberdinak ematen dituzten emakumeak agertuko direla jakinarazi dute antolakuntzakoek.
Azkenik, plantoaren lanketarako eskuorri bat idaztea pentsatu zuten. Emakumeak Planto aldarriaren manifestuan oinarrituko dira horretarako, baina Gernikara egokituko dute.
Ekintza guzti horiek egiteaz gain, Emakumeen Egunerako bi deialdi nagusi antolatuko dituzte. 12:00etan hasi eta 13:00etara, kalejira girotua; eta 20:00etan, manifestazio girotua.
Bigarren asanblada
Bihar 19:00etan izango da Martxoaren 8a antolatzeko bigarren asanblada irekia Astran. Lehenen asanbladan ateratako ideiak lantzen jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute emakumeek.
Planto egiteko deialdia herrian zabaltzea eta «egunean bertan burutu beharreko ekimenak» prestatzen jarraitzea dute helburu: «Gure esku bakarrik dago emakumeen etorkizuna eraldatzea».