600 kilokoa, Nafarroara
Beti-Gazte nagusitu da Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 600 kiloko kategorian. Sokarri eta Murueta laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurrenBeti-Gazte talde nafarrak jantzi du Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 600 ...
Beti-Gazte nagusitu da Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 600 kiloko kategorian. Sokarri eta Murueta laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren
Beti-Gazte talde nafarrak jantzi du Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren 600 kiloko txapela.Gizonezkoen 600 kiloko finala eta emakumezkoen 500 kiloko bigarren jardunaldia lehiatu zituzten zapatuan, Ibarrako kiroldegian.
Beti-Gaztek Ibarraren kontra jokatutako berdinketa hausteko tiraldian nagusituta lortu zuen txapela janztea. Hala, Gaztedi sailkatu zen hirugarren.
Busturialdeko sokatiralariak dauden Sokarri Arrigorriagako taldea sailkatu zen laugarren, eta haren atzetik geratu zen Murueta.
Emakumezkoen 500 kiloko saioan, berriz, arabarrak nagusitu ziren. Badaiotz izan zen onena; 6 puntu eskuratu zituen.
Batirtze Ispizua eta Erika Julieth Rojas bermeotarrak dauden Gaztedi taldea sailkatu zen bigarren, 5 puntugaz.
Ibarrak 4 puntu eskuratu zituen, Berriozarrek 3 puntu eta Txantreak 2 puntu. Beti-Gazte sailkatu zen azkenengo postuan, ez baitzuen puntu bakar bat ere lortu.
Asteburuan amaiera
Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa asteburu honetan amaituko da. Hain zuzen ere, zapatuan 500 kiloko finala hartuko du Laukizek. Eta 560 kiloko saio bakarra ere lehiatuko dute egun horretan.
Domekan, ostera, gizonezkoak eta emakumezkoak elkarrekin ariko dira. Bilbon lehiatuko dute mistoko 600 kiloko jardunaldia.