Gernika RTk 24-29 galdu du Escor Gaztediren aurka Euskal Ligan
Arabako taldeak esperientzia duela eta aurkari gogorra dela kontuan hartuta, pozik daude emaitzagaz. Gogotsu hasi eta amaitu zuten partidua basurdeekEuskal Ligaren 2. jardunaldia lehiatu dute emakumezkoen taldeek asteburuan. Gernika Rug- by Taldeak 24-...
Arabako taldeak esperientzia duela eta aurkari gogorra dela kontuan hartuta, pozik daude emaitzagaz. Gogotsu hasi eta amaitu zuten partidua basurdeek
Euskal Ligaren 2. jardunaldia lehiatu dute emakumezkoen taldeek asteburuan. Gernika Rug- by Taldeak 24-29 galdu zuen Escor Gaztediren kontra, domekan.Gaztedi aurkari indartsua dela kontuan hartuta, emaitza ez dela txarra nabarmendu du Lukene Uriarte taldearen kapitainak. «Gaztedi izateko oso pozik gaude emaitzagaz. Oso ondo jokatu genuen, eta irabazi ahal izan genuen. Baina eurek gure akatsak ondo aprobetxatzen jakin zuten, guk eurenak, ostera, ez», azaldu du.
Hain zuzen ere, Gaztedi daukan esperientziaz baliatu zela uste du, eta talde gernikarrak hasiberria izatea ordaindu zuen zelanbait (Euskal Ligan bigarren denboraldia da talde gernikarrarentzat).
Gernika RTren kapitainak adierazi duenez, ez zen euren partidurik onena izan. Hala ere, euren jarrerari eutsi zioten. Gogotsu zelairatu ziren, ondorengo minutuetan apur bat moteldu zuten joko-erritmoa, eta berriro ere kementsu jokatu zuten: «Jarrera bizi hori partidu hasieratik amaiera arte mantentzea kostatzen zaigu».
Gernika-Lumoko taldeak lau entsegu egin zituenIratxek, Guindik eta Letik egin zituzten, eta Gasteizko taldeak, berriz, bost entsegu egin zituen.
Basurdeentzat etxeko partidua zen arren, Urbieta Rugby Zelaiaren egoera txarra dela eta, Zornotzako Larrea zelaian jokatuko behar izan zuten.
Orain arteko bi jardunaldien ostean, Gernika RT Euskal Ligaren sailkapeneko azkenengo postuan dago, 2 puntugaz. La Unica RT A Iruñeako taldea da sailkapenburua, 9 puntugaz. Avia Eibar Rugby bigarrenak eta Escor Gaztedik, ostera, bosna puntu dituzte.