Euskaraldia ekimenaren aurkezpen ekitaldia egingo dute gaur
Euskara bultzatu nahian Euskal Herri mailan antolatutako 11 egun euskaraz ekimenaren berri emango dute gaur, 19:00etatik aurrera, Gernika-Lumoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Batzordean eragiteko prest daudenei parte hartzeko deia zabaldu die antol...
Ekimenaren helburua «herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea» dela jakinarazi dute ekimenaren antolatzaileek. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da, eta parte hartzaileek bi egiteko mota izango dituzte: Ahobizi eta Belarriprest.
Lehendabizikoak euskaraz mintzatuko dira ulertzen duten guztiekin, eta bigarrenak euskara entzuteko prest agertuko dira.
Ekimenaren koordinatzaileak Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Euskarabidea, Euskaltzaleen Topagunea eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritza dira.