Daniel Barenboimek eta Helena Malenok jasoko dituzte Gernika sariak
Bakearen aldeko konpromiso unibertsalagatik eta migratzaileen eskubideak defendatzeagatik sarituko dituzte. 81. urteurrenean jasoko dituzte Bakearen eta Berradiskidetzaren sariakDaniel Barenboim ospe handiko musikari eta orkestra zuzendariak eta Helena...
Bakearen aldeko konpromiso unibertsalagatik eta migratzaileen eskubideak defendatzeagatik sarituko dituzte. 81. urteurrenean jasoko dituzte Bakearen eta Berradiskidetzaren sariak
Daniel Barenboim ospe handiko musikari eta orkestra zuzendariak eta Helena Maleno kazetari, giza eskubideen defendatzaile eta ekintzaileak jasoko dituzte aurtengo Bakearen eta Berradiskidetzaren aldeko Gernika sariak.Urtero legez, Gernika bonbardatu zuteneko urteurrenean jasoko dituzte sariak; apirilaren 26an izango dira 81. urteurrenekoak. Bi saridunek duten bakearen aldeko konpromisoa eta giza eskubideen aldeko defentsa sarituko dituzte.
Epaimahaiak Barenboim saritzea erabaki du «bere musikagatik, bakearen aldeko konpromiso unibertsala izateagatik eta ondare kulturala eta artea bultza- tzeagatik». Izan ere, askatasuna eta justizia defendatu ditu musikari israeldarrak, bere ideien alde borrokatuz.
Barenboimek nazionalitate argentinarra, espainiarra, israeldarra eta palestinarra dauzka; era berean, israeldar eta palestinar nazionalitateak dituen munduko lehenengo hiritarra da. 2008ko urtarrilaren 12an Ramalan (Palestina) emandako kontzertu baten ostean, ohorezko nazionalitate palestinarra onartu zuen, bi herrialdeen arteko hurbilketaren aldeko «keinua» izatea esperota.
Helena Malenorentzat izatea erabaki du epaimahaiak Gernika Sarietako bigarren aitorpena. Komunitate migratzaileen alde, nazioarte zein estatu mailatako erakundeetan egin duen lana saritu nahi dute. Besteak beste, Women´s Link eta ararteko bezala egindako lana sarituko dute.
Kazetaria izateaz gain, ekintzailea ere bada Helena Maleno andaluziarra, eta migratzaileen giza eskubideei buruzko zenbait ikerketa lan egin ditu. Migratzaileek jasotako indarkeria dokumentatu du, eta ehunka ikerketa lan ahalbidetu ditu salerosketen biktimak babesteko, batez ere, emakume eta adingabeenak.
Joan den urtean, Kolonbiako bake prozesuak eta Gervasio Sanchez argazki-kazetariak jaso zituzten sariak. Kolonbiako bake prozesuan, Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos Calderon eta FARCeko buru Rodrigo Londoño Etxebarrik hartu zituzten sariak.
Urtero legez, aitorpenetako batek bakearen alde diharduten pertsona anonimoen eginkizuna saritzen du; besteak, berriz, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak saritzea du helburu.