Bermeoko Udala Alde Zaharreko plan berezia berrikusten ari da, eta prest daukate aurrerakina. Atzo, herritarren aurrean aurkeztu zuten.
Orain,
herritarrek proposamenak, iradokizunak, galderak edota zalantzak argitzeko aukera izango dute Berhaz bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Berualako bulegoetan hurrengo astean eskuragarri egongo diren inprimakien bitartez edo
planberezia@bermeo.eus helbide elektronikoaren bidez.
Apirilaren 8ra arteko epea egongo dela jakitera eman dute, eta
mezu guztiek erantzuna jasoko dutela esan dute udal arduradunek.
Fase honetan herritarrek
era guztietako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, irekia izango baita (aparkalekuak, zabor bilketa, estolderia, baldintza estetikoak, etxebizitza hutsak, terrazak…).
Alde Zaharraren plan bereziaren aurrerakina ikusgai jarri dute Bermeoko Udalaren webgunean (
http://www.bermeo.eus/plan_berezia.html). Bertan aurki daiteke informazio guztia: memoria, planoak, kultura ondareko elementuak, babespen mailak, plan bereziaren mugak…
Plan berezia berrikusteaz gain, Alde Zaharrean dauden eraikin eta biztanleriari buruzko informazioa edukitzea “ezinbestekoa” dela uste dute, horretarako,
azterlan soziourbanistikoa ere egingo dute.