M.Egizabal eta U.Serrano: «Faxismoa sufritu zutenekin zor historikoa genuela iritzita abiatu ginen»
'Busturia 1937-1977 represion y resistencia de un pueblo' liburua aurkeztuko dute gaur Altamirako kultur etxean
Gaur egun bizi dugun gizartea ulertu gura baldin badugu, uste dut beharrezkoa dela hausnarketa egitea eta zer gertatu zen, faxismoak suposatu zuena eta faxismoaren ostean gertatu zena ezagutzea.Pozik daude euren testigantzak jaso dituzuelako? M.E.: Bai, gainera, asko guregana hurbiltzen ziren euren familiako historia kontatu gura zutela esatera. Gaur egungo gizartea urte horietako ondorio dela diozue. U.S.: Hala da, bai. Faxismoak Busturira eta Euskal Herrira ekarri zuenari ezin zaio eperik jarri. Gaur egun, oraindik, horren ondorioak sufritzen gaude. Gaur egungo matxismoa, esaterako, hortik datorrela uste dugu. 40 urteko diktadura militarrak eragindako heziketaren baloreak sartu dira gizartean. Egoera politikoan ere horren ondorioak nabariak dira, hainbeste preso, exiliatu… Gaur egun bizi dugun gizartea ulertu gura baldin badugu, uste dut beharrezkoa dela hausnarketa egitea eta zer gertatu zen, faxismoak suposatu zuena eta faxismoaren ostean gertatu zena ezagutzea. Hori jakinda, hobeto ulertuko dugu gaur egun gertatzen ari dena Euskal Herrian, Katalunian zein espainiar estatuan. M.E.: Guda galdu genuen, eta hori da guk kontatzen duguna. Gure askatasuna, hizkuntza, kultura… galdu genituen. Gure kontakizuna, hala ere, desagertzen ari da. Orain Francoren alde egin zutenen edo galde genuenen kontakizunak parekatzen hasi dira. Eta, ezin daiteke parekatu, ez gara berdinak biktimak eta hiltzaileak.
Herritarren %20ak Busturia utzi zuen. Gaur egungo Siriako errefuxiatuen moduan, busturiar askok mugak gainditu zituzten, eta Frantziako Gurs errefuxiatuen eremuetan egon ziren. Gauza guzti hauek oso ahaztuta daudeEzjakintasuna al dago?. U.S.: Erabatekoa. Bertoko zenbait gaztek ez zuten ezagutzen Julen Kaltzada eta Burgosko prozesuarena. Belaunaldi berrietakoek ez dute hori eskoletan ikasten. Gure herrian fusilatuak, torturatuak, erbesteratuak, naziek eraildakoak… egon ziren. Konturatu gara, gainera, familiek eurek ere, ez dutela gauza asko jakin. Askori guk eman diogu gauza batzuen berri. Egoera latz horiek bizi izan zutenek ez diete ondorengoei ezer transmititu. M.E.: Beldurra egon zen. Estigmatizatu egin zituzten eraildakoak eta haien familiak. Trauma zen nagusi. Erreferente barik egon ziren. Kartzeletan edo kontzentrazio esparruetan egondako askok ez zuten kontatu bizitakoa, oso laidogarria izan zen bizi zutena, eta lotsa zeukaten. U.S.: Herri txiki bat izateko 37 pertsona erail zituzten, hiru ume horien artean. Ziur gaude jende gutxik dakiela hildakoen kopurua. Asko mantendu da fusilatutako zinegotzien kopurua sei izan zirela, udalak omenaldia egiten duelako urtero, baina ez kopuru orokorra. Herritarren %20ak Busturia utzi zuen. Gaur egungo Siriako errefuxiatuen moduan, busturiar askok mugak gainditu zituzten, eta Frantziako Gurs errefuxiatuen eremuetan egon ziren. Gauza guzti hauek oso ahaztuta daude, eta jende gutxik dauka datuen berri.
Emakumeek errepresioa sufritu zuten. Hala ere, frankismoari aurre egin zioten. Jendea ezkutatzen lagundu zuten, eta memoria transmititzen, eta euskara eta gure kultura gorde zituzten, besteren artean.Datu horiek guztiak non bildu dituzue? M.E.: Liburuetan, artxiboetan, artxibo militarretan, erregistro bulegoetan, museoetan…, baina herritarrengandik ere bai. Emakumeek garrantzia handia daukate liburuan, ezta? U.S.: Enpatia bilatzen ere saiatzen gara. Omenaldietan gudariak edo fusilatuak izaten dituzte gogoan. Alargun geratu zirenak, baina, ez dira kontuan hartzen. Hiruzpalau umegaz geratu ziren, bakarrik, eta aurrera egiteko gai izan ziren. Emakume horiek gizartean txarto ikusita zeuden, asko sufritu zuten. M.E.: Emakumeek errepresioa sufritu zuten. Hala ere, frankismoari aurre egin zioten. Jendea ezkutatzen lagundu zuten, eta memoria transmititzen, eta euskara eta gure kultura gorde zituzten, besteren artean. Emakumeak oso garrantzitsuak izan ziren frankismoari aurre egiteko orduan, eta informazio guzti hori ezkutatuta dago. U.S.: Faxismoa Euskal Herria desagertzeko diseinatuta egon zen, eta emakumeei esker, euskara eta gure ideologia mantentzea lortu zen. Horiek egindako lana oso gutxitan baloratzen da, eta hori nabarmentzen ere saiatu gara liburuan. M.E.: Emakume Batzak egon ziren Busturian, Altamiran eta Axpen. 164 emakume biltzen zituzten. Busturia bezalako herri batentzat kopuru handia zen.
Lana autogestionatua izatea nahi genuen, hau da, herritik sortua herritarrentzat eurentzat.Argazki asko ere badauzka. M.E.: Horietako asko Tomas Uriarte busturiarrarenak dira, pertsona garrantzitsua izan zen Busturian. Garai hartako egunerokotasuna erakusten dute argazkiek. Emaitzagaz pozik geratu zarete? M.E.: Geuk egin dugu oso-osorik, eta, azkenean, beti ikusten da akatsen bat edo beste. Baina nabarmendu gura nuke auzolanean egindako lana izan dela. Guk idatzi badugu ere, herritarrengandik asko jaso dugu. Dirua lortzeko orduan ere lagundu digute. U.S.: Lana autogestionatua izatea nahi genuen, hau da, herritik sortua herritarrentzat eurentzat. Eskerrak eman behar dizkiegu Busturiko Gazte Asanbladakoei Gaztetxea uzteagatik kontzertuak egiteko. Eskerrak eman ere, kontzertuan parte hartu zuten talde guztiei, doan etorri baitziren guri laguntzera. Txosna bat ere jarri genuen eta boluntario askok parte hartu zuten, eta zozketak ere egin ditugu. Horri guztiorri esker egin da liburua. M.E.: Ahaztuak-en Izarren Hautsa bilduman sartu dugu liburua. Ahaztuak-ek memoriari buruz daukan ikuspuntua gure ikuspuntu bera da.
Gu ez gara protagonistak, eta faxismoa bizi izan zutenei zor diegula uste dugu. Gure seme-alabek, gainera, gertatu zena jakin behar dute.Busturian gaur aurkeztuko duzue, eta gero? U.S.: Herri gehiagotan aurkezteko asmoa ere badaukagu. Ea herrietan gogoa pizten den, eta guk liburua egin dugun moduan, besteetan beste zerbait egiteko gogoa pizten dugun, memoria berreskuratzeko. Gaurkoan, berriz, jendea animatu gura dugu etortzera. Gu ez gara protagonistak, eta faxismoa bizi izan zutenei zor diegula uste dugu. Gure seme-alabek, gainera, gertatu zena jakin behar dute. Gaztelaniaz idatzita dago, euskaratzeko asmorik bai? M.E.: Bai, egingo da. 1977. urtetik aurrerakoa kontatzeko asmoa ba al daukazue? M.E.: Uste dut orain atsedenerako tarte bat behar dugula, oso gogorra izan da. Gerra eta gerraondoa lantzea oso gogorra izan da niretzat. Jendearen sufrimendua ikustea gogorra da.