Irune Ormaetxea Bermeoko kirol zinegotziak jakitera eman duenez, Arane kiroldegiko lasaitze guneko sauna aldatu dute, eta berria jarri dute.
Konponketa beharra zuela azaldu du, eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko berria jartzea erabaki dute. Asteon lanak egin ostean, martxan da, hortaz, sauna berria.
Aurrekontua 7.300 eurokoa izan da.
“Bermeoko Udalaren helburua udal kiroldegiak kalitatezko zerbitzu modernoak eskaintzea eta instalazio egokiak izatea da; izan ere, kirolaren aldeko apustua egitea, herritarren osasunaren aldeko apustua egitea da”, esan du Ormaetxeak.