2.000 abonatu ditu urtean Gernika-Lumoko museoetako txartel bakarrak
Txartel bakarrarekin Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa bisita daitezke martitzenetik barikura arte urte osoan zehar, Gernika-Lumon.
Txarte bakar horrek bi kultur zentroetan sartzeko %50eko deskontua eskaintzen die bisitariei eta urtean 2.000 pertsonek aprobetxatzen dutela jakinarazi du udalak. %50eko deskontua izateak, bi museoak 4,75 euroren truke gozatzea dakar.
Abonatuak
2003. urtean turismo bulegoak martxan jarritako ekimena da txartel bakarrarena eta ordutik 20.000 bisitarik aprobetxatu dute.
Abonatu diren horietatik %83 estatu eta erbesteko bisitariak dira. Katalunia, Madril, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batuko bisitariak hain zuzen.
Museoetako txartel bakarra Turismo Bulegoan eskura daiteke eta 15 egunetako balioa du.