«Pentsio duinak» aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute Ean
Beletxe Nagusien Elkarteak deituta, eta «pentsio duinak» aldarrikatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan, Ean.Pentsionista eta jubilatuak mugitzeko asmoagaz, Espainiako gobernuak azken urteetan ezarritzako pentsioen %0,25ak ez duela bal...
Pentsionista eta jubilatuak mugitzeko asmoagaz, Espainiako gobernuak azken urteetan ezarritzako pentsioen %0,25ak ez duela balio salatu nahi dute pentsiodunek.
Jon Larrinaga Beletxe Nagusien Elkarteko lehendakariak elkarretaratzea egitea «beharrezkoa» dela uste du. «Pentsioen %0,25eko igoeragaz pentsionisten eros ahalmena gero eta txikiagoa da, pobreagoak bihurtzen ari gara».
Fatima Bañez ministroak emandako azken adierazpenen kontra agertu da. Bañezek pentsioen igoera horregaz pentsionistak irabazten aterako zirela adierazi zuen, baina Larrinagak hori «gezurra» dela salatu du.
Bihar pentsio duinak aldarrikatuko dituztela eta bizi maila egokia mantentzearen alde egingo dutela esan du Larrinagak. Gainera, Beletxe Nagusien Elkarteko lehendakariak gaineratu nahi izan du, ez dituztela jubilatuen pentsioak bakarrik defendatuko, duinak ez diren bestelako pentsioen alde ere ager- tuko direla.
Bihar Eako udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzea duintasunaren alde antolatutakoa da, «ondo bizi» behar dela defendatzen dutelako antolatzaileek. Horretarako, «mugitzea eta kexatzea» beharrezkoa dela uste du Larrinagak, eta dei egiten die jubilatuak eta pentsionistak ez diren horiei: «Jubilatuez gain, pentsionistak diren eta izango direnen laguntza beharrezkoa da. Mugimendurik ez badago, ez dago ezer lortzerik».
Bihar 12:00etan Eako udaletxe aurrean egingo dute mobilizazioa herritarrek, baina Larrinagak onartu du, ez dela izango Beletxek parte hartuko duen elkarretaratze bakarra: «Bizkaia mailan antolatuko denean ere parte hartuko dugu».
Herri Lagunkoia
Urte eta erdi daramatza Eak Herri Lagunkoien sarean. Herria hobetzeko asmoz, herritarrei zuzendutako batzar irekiak antolatzen dituzte Beletxe Nagusien elkartekoek. Hurrengo martitzenean Herri Lagunkoien bigarren batzarrera dei egin dute, eta dagoeneko diagnostikatuta dituzten arazoei irteera bat bilatzen ahaleginduko dira.
18:00etan batuko dira nagusien elkartean. Bertan, herriko kaleen egoera aztertzeaz gain, Bizkaibusen eskuragarritasun maila aztertuko dute, besteren artean.