Lau txapelketatan ariko dira asteburuan eskualdeko puntistak
Partiduz eta txapelketaz betetako asteburua daukate aurretik Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistek. Partida batzuk, gainera, Mutrikun eta Markina-Xemeinen jokatuko dituzte.Barikuan Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu jokatuko dira, eta Euskal Ligako bat...
Barikuan Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu jokatuko dira, eta Euskal Ligako bat. Gipuzkoakoa Hondarribian, Andoainen eta Tolosan jokatuko da. Hondarribian 17:30ean jokatuko dute Unax eta Haritzek eta Unai eta Oinatzek herriko taldearen aurka. Ordubete beranduago, Andoainen, Aiert eta Aimarrek osatutako bikoteak Gaztelekuko bikotearen aurka jokatuko du. 18:30ean jokatuko da baita ere, baina Tolosan, Amets eta Manexek osatutako bikotearen eta Beotibarreko bikotearen artekoa. Barikuko azkena Mutrikun jokatuko da, Euskal Ligari dagokiona, 19:00etan. Gernika Zumaiaren aurka eta Markina-Xemein Gasteizen aurka ariko dira Miruaitzen.
Zapatu arratsaldean itzuliko dira zesta-puntako partiduak. Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan Danok Bateko eta Berriatuko bikoteen arteko partidagaz gozatu ahal izango da. Ordubete beranduago, Gernika-Lumon, Zuhaitzek eta Aratzek Zumaiako bikotearen aurka jokatuko dute. Biak izango dira Euskal Ligako partidak.
Domekarako geldituko dira Udaberri Txapelketari eta Iparraldeko Txapelketari dagozkienak: Alain eta Markel Donostiaren aurka ariko dira, 10:00etan, Gipuzkoako hiriburuan. Iparraldeko Txapelketako partiduak Donibane Lohitzunen jokatuko dira, 16:00etatik aurrera: Luzean/Aitor-Jon eta Luzean/Ekaitz-Mikel.