Astelehenetik aurrera izena eman ahalko da MDK Swim itsas zeharkaldian
Ekainaren 16an lehiatuko dute MDK Swim itsas zeharkaldia, eta astelehenetik aurrera izena eman ahalko da mdkswim.com webgunean.300 parte hartzaileko muga ipini dute. 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Federatuta daudenek 22 euro ordaindu behar d...
300 parte hartzaileko muga ipini dute. 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Federatuta daudenek 22 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu gabeek, berriz, 25 euro.
Iaz izen ematea zabaldu zuten egunean, leku guztiak bederatzi minutuan bete ziren. Hala, itsasoko egoera txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten proba egunean bertan (ekainak 11). Dena prest eduki arren, parte hartu behar zuten igerilarien segurtasuna arriskuan egon zitekeela ikusita proba ez egitea erabaki zuten antolatzaileek.
Hain zuzen ere, arrazoi horregatik iaz izena eman zutenek dute proba lehiatzeko lehentasuna. Horretarako, izena emateko bi fase jarri dituzte. Lehen fasea otsailaren 12tik 25era da, eta iaz itsas zeharkaldiaren egunean Mundakara joan eta dortsala jaso zuten igerilariek izena eman dezakete fase horretan.
Bigarren fasea martxoaren 15ean hasiko da. Lehen fasea amaituta, antolatzaileek zenbat leku geratzen diren jakitera emango dute.
Aurrez izena emandakoekin 300 parte hartzaileko mugara helduko ez balira, probaren egunean ere izena eman ahalko litzateke. Orduan federatuek zein federatuta ez daudenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.