Munduko txapeldun diren sokatirako, kayak surfeko eta one wall pilota modalitateko euskal selekzioetako ordezkariekin bildu zen Iñigo Urkullu lehendakaria herenegun. Selekzio horietako 50 ordezkari inguru egon ziren Lehendakaritzan egin zuten harrera ...
Munduko txapeldun diren sokatirako, kayak surfeko eta one wall pilota modalitateko euskal selekzioetako ordezkariekin bildu zen Iñigo Urkullu lehendakaria herenegun. Selekzio horietako 50 ordezkari inguru egon ziren Lehendakaritzan egin zuten harrera ekitaldian. Horien artean egon ziren sokatirako euskal selekzioagaz lehiatzen diren bi bermeotar, Batirtze Ispizua argazkian, goian, ezkerretik hasita lehenengoa eta Erika Julieth Rojas goian, eskumatik laugarrena. Lehendakariak txalotu egin zuen horien guztien ahalegina, eta eskerrak eman zizkien, «munduan Bizkai, Araba eta Gipuzkoaren enbaxadore izatearren».