Eskualdeko zein inguruko
korrikalarien eta mendizaleen bilgune den Urdaibai Kopa hastear da. Aurten ere zazpi probak osatuko dute.
Ospe handiko kirol egutegi bat sortzeko asmoz jaio zen Urdaibai Kopa, eta urtez urte mendi martxa eta lasterketetan erreferente izatea lortu dute. Urdaibaiko natur zein kultur ondareaz gozatzeko aukera eskaintzen du, parte hartzaileengan kirol-balioak barneratuz.
Martxoaren 4an Ibarrurin hasiko da. Asteon zabaldu dute izen ematea
www.urdaibaikopa.eus webgunean. Aldez aurretik
izena emateko azken eguna otsailaren 27a da.
Ibarruriko Mendi Martxaren web orrialdean ere izena emateko lotura dago. Edozein arazo izanez gero,
ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute.
Internet bidez aurrez izena ematen dutenek
8 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan, ostera, 12 euro ordaindu beharko dira.
Urdaibai Koparen lehen proba honetan mendi martxa luzea eta mendi lasterketa
20 kilometrokoak izango dira.
Martxa laburrean izena ematen dutenek
9 kilometroko ibilbidea burutuko dute.
Iaz ere Ibarrurikoa izan zen kopako lehenengo mendi lasterketa, eta Joanes Goitisolok eta Araitz Irazuk irabazi zuten. Hain zuzen ere, bi arrolapetar horiek izan ziren 2017ko Urdaibai Koparen
txapeldunak.
PROBAK:
- Ibarruriko Mendi Martxa (Martxoak 4)
- Ereñoko Mendi Martxa Lasterketa (Apirilak 8)
- Gernika-Lumoko Mendi?Jaia (Ekainak 3)
- Txipiroi Trail (Uztailak 7)
- Gautegiz Arteagako Mendi Martxa (Irailak 9)
- Forutik Forura Mendi Martxa Lasterketa (Irailak 30)
- Gorozikako Mendi Martxa (Urriak 7)