Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatutako
hirugarren txapelketa izango da zapatukoa.
Iazko txapelketako saridunak. Argazkia: Xabier Bilbao
Parte hartu gura duten horiek
zapatuan bertan eman beharko dute izena;
10:00etan, Goiko Plazako
Kabidxe Gune Sozialean, eta
lau euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, 08:00etan sartu ahalko dituzte gauza guztiak Alde Zaharrera.
Hiru motako indabak prestatzeko aukera izango dute parte hartzaileek: tolosarra, pinta edo nabarra eta Bizkaiko tolosarra. Indabaz gain, Indabaz gain patatak, barazkiak, urdaia, txorizoa, odolostea, txarri produktuak, saiheskia eta behi magal jartzeko aukera ere edukiko dute. Ez da derrigorrezkoa osagai guztiak erabiltzea, baina t
xorizoa, odolostea eta urdaia derrigorrez erabili beharrekoak direla esan dute antolatzaileek.
Indabak lapikoan egin beharko dituzte, derrigorrez; presioko lapikoetan egindakoak kanporatu egingo dituzte. Eta, parte hartzaileek aurkeztu beharreko
gutxieneko kantitatea kilo bat izango da.
13:00ak eta 13:30ak bitartean prest egon beharko dira indabak, ordu horretarako
aurkeztu beharko baitira txapelketarako prestatutako lapikoak.
Parte hartzaileek, kalean, jende aurrean, prestatu beharko dituzte indaba lapikoak; etxetik zer edo zer prestatuta eroaten dutenek kanporatuak izan daitezke. Gasa, ikatza zein egurra erabilita prestatu ahalko dira lapikoak. Bermeon txokoa daukatenek, txokoan bertan prestatzeko aukera ere edukiko dute, betiere, antolatzaileen kontrolpean baldin badaude.
Iaz, 24 putxera aurkeztu zituzten eta sari nagusia Armintzara joan zen.
SARIAK
- Lehenengo saria. 200 euro + txapela + oroigarria
- Bigarren saria. 150 euro + oroigarria
- Hirugarren saria. 50 euro + oroigarria
- 4.enetik 10.enera. Oroigarria