Izaskun Egibar eta Mikel Lertxundi, Euskadiko txapeldun
Priscila Beitia ondarrutarrak zilarra eskuratu du. Espainiako Atletismo Txapelketarako txartela lortu dute asteburuan Zorrozak, Uriartek eta BeitiakAnoetako pista estalian lehiatu da asteburuan atletismoko Euskadiko Txapelketa. Bertan, Taraska Atletism...
Priscila Beitia ondarrutarrak zilarra eskuratu du. Espainiako Atletismo Txapelketarako txartela lortu dute asteburuan Zorrozak, Uriartek eta Beitiak
Anoetako pista estalian lehiatu da asteburuan atletismoko Euskadiko Txapelketa. Bertan, Taraska Atletismo Taldeko Izaskun Egibar eta Mikel Lertxundi garaile atera ziren.Egibar beteranoen w45eko 1.500 metroko proban gailendu zen, bere marka hobetuz. Mikel Lertxundi, berriz, beteranoen pisu jaurtiketako w45 kategorian nagusitu zen.
Bermeoko taldetik hiru kide lehiatu ziren Anoetan, Euskadiko Txapelketan lehiatzeko gutxieneko markak eskuratuta. Lertxundi eta Egibarregaz batera, Nagore Odiagak parte hartu zuen asteburuan, 60 metroko proban. Taraska ATko ordezkariek Lertxundi eta Egibar zoriondu zituzten egindako lanagatik.
Priscila Beitia ondarrutarrak, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen luzera-jauzian. 5,31 metroko jauziagaz, Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka eskuratu zuen.
Gernika atletismo taldeko Maria Zorrozak, Aitor Uriartek eta Silvia Hermidak ere lehiatu zuten Donostian, bai eta Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko kide Araitz Rincon, Ainara Plaza, Irati Iriondo, Aiora Agirregomezkorta, Nora Agirre eta Ines Lauzirikak.
Oro har, emaitza onak lortu zituzten Lea-Artibai eta Busturialdeko atletek, eta horrenbestez, batek baino gehiagok Espainiako Txapelketako finalerako txartelak eskuratu zuen.
Gernika Atletismo Taldeko kideetatik Maria Zorroza 10 kilometroko proban sailkatu zen, kategoria absolutuan. Zorrozak Uliako asteburuko proban 37 minutu eta 52 segundoko marka lortu zuen 10 kilometroko lasterketan. Hain zuzen, finalera sailkatzeko beharrezkoa den gutxienekoa baino bi minutu gutxiagotan burutu zuen proba.
Zorrozak Iurretan lehiatuko du apirilean Espainiako Txapelketa, eta bere taldekide Eneko Zabala ere bertan izango da. Zabalak orain dela aste batzuk lortu zuen finalerako gutxieneko marka.
Halaber, Aitor Uriarte beteranoen 3.000 kilometroko pista estaliko finalean lehiatuko da martxoan, Salamancan (Gaztela eta Leon, Espainia) izango den finalean. Euskadiko Txapelketan 9 minutu eta 29 segundoko marka lortu zuen, finalera sailkatzeko ezarritako gutxienekoa baino 6 segundo gutxiago.
Gernika Atletismo Taldeko Silvia Hermina, aldiz, pisu jaurtiketako finaletik kanpo geratu zen gutxigatik. Lau kiloko diskoa 7,30 metrotara bidali zuen, baina finalera sailkatzeko gutxieneko marka 8 metrokoa zenez, ez zuen txartelik lortu.
Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Irati Iriondo bi probatan arituko da Espainiako Txapelketan. 60 metro eta 200 metrotan. Aipagarria da Iriondoren eta Nora Agirreren lana Euskadikoan. Iriondok 8,02ko denbora egin zuen 60 metrotan, eta Agirrek 4,94koa luzera jauzian.
Asteburuko probak
Zapatuan zein domekan atletismoko probak jokatuko dira. Bermeoko Taraska taldekoek xabalina eta disko probetako Euskadiko Txapelketak lehiatuko dituzte. Zapatu goizean, disko jaurtiketako txapelketa dute Durangon (arratsaldean mailukoa izango da, baina Taraskako atletek ez dute lehiatuko). Domekan, berriz, Getxon dute hitzordua. Xabalinako txapelketa jokatuko dute Paduran.
Halaber, domekan Amurrion (Araba) lehiatuko den Euskadiko Kros Txapelketan ere izango dira talde bermeotarreko ordezkariak. Absolutu kategorian izan ezik, beste maila guztietan lehiatuko dira.
Gernika Atletismo Taldeko kideak ere bertan ariko dira. Kadete, gazte, junior, promesa eta absolutu kategoriak batuta, talde gernikarreko 50 bat atleta joango dira lehiatzera. Amurrioko probagaz amaituko dute kros denboraldia, eta pistako lehiaketa ofizialak izango dira ariko diren hurrengo probak.