Aurten ere, gune solidarioa jarri gura dute Arrain Azokaren baitan. Horretan, iaz egin modura, marmitakoa eta hegaluze errea eskaintzea da helburua. Horretarako, baina, boluntarioak behar ditu Arrain Azoka elkarteak.
Iazko gune solidarioan hegaluze errea dastatzen
Laguntza eskaintzeko prest dauden herritarrak Turismo Bulegora jo beharko dute izena ematera.
Iaz 6.300 euro batu zituzten, eta Gizarte Ongizate Patronatuaren bidez laguntza banatu zen beharrizan bereziak dituzten umeen bederatzi familien artean.