Baso-korten garrantziaz ariko da Alberto Santana bihar, Markina-Xemeinen
Berbaldia Garaian kultur elkarteak antolatuta dago, eta 18:00etan hasiko da, Uhagon kulturgunean. Historialari eta etnografo bilbotarrak Lea-Artibaiko korten xehetasunak ere emango dituMarkina-Xemeingo Garaian kultur elkarteak antolatuta, Alberto Santa...
Berbaldia Garaian kultur elkarteak antolatuta dago, eta 18:00etan hasiko da, Uhagon kulturgunean. Historialari eta etnografo bilbotarrak Lea-Artibaiko korten xehetasunak ere emango ditu
Markina-Xemeingo Garaian kultur elkarteak antolatuta, Alberto Santanaren hitzaldia egongo da bihar, 18:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Historialari eta etnografo bilbotarrak «ezezaguna bezain interesgarria» den gaia jorratuko duela aurreratu dute antolatzaileek: Saroe edo baso-korten esanahia eta horiek gure herrietan izan duten garrantzia. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.Antolatzaileek zehaztu dutenez, «baso-kortak edo saroeak, udal mugak eta lurralde mugak ezarri aurrekoak dira. Lursail bat baino askoz gehiago ziren, ustiapen eskubideak, neurketa arau- ak, eta, azken finean, gizarte antolaketa modu bat ziren. Ezezagun horien sekretuak argituko dizkigu Alberto Santanak hitzaldi honetan».
Lur eremu garrantzitsuak
Aingeru Zabala historialariak azaldu duenez, «Juan Ramon Iturrizak Bizkaiaren Historia obra ezagunean esaten zuen, gure lurraldean, eta, artean bere garaian, XVIII. gizaldiaren azken aldera, korten kopurua mugagabea zela». Gaur egun, berrehun urte beranduago, korta gehienak orduan zeuden tokian irautea litekeela dio Zabalak, baina ia ezezagunak direla.
Kortaz ulertzen zen erdiko harri batez definitzen zuen biribilean itxitako lur eremu bat, normalean larre moduan erabiltzen zena. «Korta mota bi daude: negukoak eta udakoak. Lehenak askotan erreka ondoko alderdietan kokatuta daude. Bigarrenak, ostera, mendi hegal garaietan edo mendilerroetako tontor inguruetan», jakitera eman du Zabalak.
Mendilerroetako korten artean, Gorbeian, Oizen, Solluben eta Enkarterrian daudenak aitatzen ditu, besteak beste. Korta pribatuen artean, berriz, Zenarruzako korta multzo garrantzitsua azpimarratzen du.
Oro har, Santanak Euskal Herriko eta Lea-Artibaiko korten xehetasunak emango ditu.