Otsailarekin batera, ohiturez betetako egunak datoz Busturialdera.
Kandelak eskuetan umeak kantuan/Txebi Arriaga
Bihar, Kandelario Eguna da, Bermeoko Demiku auzoko jaiak. Bihar ez ezik, domekan ere jai eguna izango dute. Gernika-Lumon, berriz, hutsik egin barik, kandelak eskuetan, kandelario abestera aterako dira.
Zapatuan, berriz, Blas Deunaren eguna ospatuko dute Busturiko Axpe eta Eako Bedarona auzoetan.
Makilarekin edo makila gabe, baina kantuan ateratzeko prest ere badira Busturialdeko bizilagunak. Ohikoena Santa Ageda bezperan -aurten domekaz dator- santa eskean ateratzea bada ere, aurreko zein ondorengo egunetan koplak abestera aterako direnak ere badira.
Txitxiburduntzi. Aratusteak ere ate joka datoz, eta ohitura den modura, aurreko asteburuan txitxiburduntzia egiteko batuko dira zenbait herritan. Busturian, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon eta Muruetan bilduko dira herritarrak datorren domekan, eta Foruan, berriz, otsailaren 11rako jarri dute hitzordua.
EGITARAUAK
Blas deuna
Tostada txapelketa Busturian
Busturia.
Zapatuan, Axpe auzoan:
– 12:00. Meza nagusia.
– 13:00. Trikitilariak, kalez kale.
– 13:30. Pintxopote.
– 18:00. Tostaden lehiaketa, Aingerubiden.
– 19:00. Txokolatea eta erromeria Aingerubiden, Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta.
Bedarona (Ea).
Zapatuan:
– 12:00. Meza santua.
– 12:30-14:30/18:00-21:00. Iñaki Biteriren argazki erakusketa eta hamaiketakoa, eskolan.
– 17:00. Potx magoa, eskolan.
– 20:00. Bolo txapelketa.
– 21:00. Herri afaria, herriko tabernan. Dantzaldia.
Agate Deuna
Ajangiz.
Domekan:
-16.30. Kanpantxuko frontoian batu, 17:00etan abesten hasteko.
Sartenekoa auzoko txokoan.
Bermeo.
Domekan:
– 12:00. Eleizalde ikastolaren kalejira, Taraskatik hasita.
Santa eskean Gernika-Lumon
Busturia.
Domekan:
– 12:15. Altamirako plazatik hasita, Atxurkulu eta Hirugarren Adineko elkartekoen kalejira.
Elantxobe.
Domekan:
– 18:00etan hasita. Santa eskea.
Ereño-Nabarniz.
Domekan:
– 09:00. Kabelinatxe dantza taldekoak Ereñoko Gabiko auzotik abiatuko dira kalejiran, eta Eleizaldean amaituko dute.
Nabarniz.
Domekan:
-09:00: Eleizalden batu eta Lekerikarantz abiatuko dira auzorik auzo joateko.
Forua.
Domekan:
– 17:00. Kalejira udaletxetik abiatuta.
Gautegiz Arteaga.
Domekan:
– 09:00. Plazan bilduko dira, eta etxez etxe joango dira abesten.
Gernika-Lumo.
Domekan:
– 12:30. Aterpe taberna aurretik aterako dira.
Ibarrangelu.
Domekan:
-10:30. Santa eskea Ibaietatik.
Mundaka.
Astelehenean:
– 10:00. Eskolatik Mundakako egoitzetara; 11:30ean, plazan abestuko dute; 11:35ean, kalejira.
Murueta.
Zapatuan:
– 15:00. Kamiñokotik aterata, etxez etxe kantuan.
Natxitua (Ea)
Domekan:
– 11:00. Plazatik hasita, Kopla kantari Santa Eskean.
Astelehenean:
-12:00: Meza. Ondoren: salda, edariak eta musika EinGO taldeagaz, bolatokian.
-15:00: Bazkaria, Ermintxon.
Sukarrieta.
Domekan:
– 15:30. Santa eskea udaletxetik abiatuta.
Kandelario jaiak, Demiku auzoan
Kandelario
Bermeo, Demiku.
Bihar:
– 11:30. Txupinazoa.
– 12:00. Meza nagusia.
– 12:30. Luntxa, tostada lehiaketa eta sari banaketa.
– Goizean. Trikitrixa.
Domekan:
– 11:30. Umeentzako jolasak.
– 13:00. Meza nagusia eta luntxa.
– Goizean. Trikitrixa.
Gernika-Lumo.
Bihar:
– 19:30. Kalejira Andra Mari elizatik hasita.
Txitxiburduntzi
Txitxiburduntzi Lumon
Busturia.
Domekan:
– 09:00. Mendi martxa Altamirako plazatik Paresiraino.
– 13:00. Basatuzte, Paresin.
Forua.
Otsailak 11, domeka:
– 17:30. Baldatika auzora oinezko irteera, udaletxetik abiatuta.
– 18:30. Txitxiburduntzi, Baldatikako txokoan. Bakoitzak bere ogia eta txorizoa eroan beharko du. Ondoren, txokolatea.
Gautegiz Arteaga.
Domekan:
– 10:00. Plazan, Guraso Elkarteak antolatuta.
Gernika-Lumo.
Domekan:
– 17:00. Lumoko plazan.
Murueta.
Domekan:
– 18:00. Urdai jana eta edana, Eleizalden. Ondoren, briska txapelketa.