Mundakako Txilipitxeruek elkarteak janari bilketa egingo du zapatuan
Mundakako Plazan egongo dira, 09:00etatik 15:00etara.
Batzen dituzten jakiak Bizkaiko Elikagaien Bankurako izango direla azaldu dute. Orain dela hiru urte hasi ziren elikai bilketak antolatzen, eta urtean behin egiten dute.
Orain arte egindako bilketek erantzun ona izan dute, eta zapatukoak ere erantzun bera edukitzea gurako lukete. Hala, herritar guztiak animatu dituzte ekimen solidario honetan parte hartzera.
Iraungitze data luzea. Aurrekoetan egin modura, iraungitze data luzea daukaten elikagaiak batu gura dituzte, batik bat, arroza, olioa, esnea, kontserbak, pasta, gailetak, egoskariak, azukrea…, «bakoitzak ahal duena», diote.
Elkarte soziokulturala da Txilipitxeruena, hala ere, eratu zirenean jaiekin zerikusia zeukaten ekimenak baino ez zituzten antolatzen. Orain dela hiru urte, hala ere, esparru desberdinetara zabaltzeko erabakia hartu zuten, eta mota honetako ekimenak antolatzen hasi ziren, «gauza solidarioak» egin asmoz.