Olga Cazalis raketista profesional markinarra hil da Tenerifen
Raketistak Lehen eta Orain Kultur Kirol Elkarteak HITZAri jakinarazi dioenez, Olga Cazalis raketista markinarra joan den astean hil zen Tenerifen (Kanariar Uharteak), 92 urtegaz.Cazalis III puntistaren alaba zen Olga. Eibarreko Astelena frontoian bizpa...
Cazalis III puntistaren alaba zen Olga. Eibarreko Astelena frontoian bizpahiru urte ikasten egon ondoren, raketista profesionala izan zen zazpi urtez 40ko hamarkadan. Sevillan eta Tenerifen jokatu zuen, eta frontoian jokatzeaz gain, emagin izateko ikasketak egin zituen, frontoiko soldatari esker.
Tenerifen bizi arren, sarri etortzen zen Plentzia eta Markina aldera. Iazko udan egon zen azkenengoz bertan.