Gernika-Lumoko Udalak merkataritza suspertzeko diagnostikoa egingo du
Gernika-Lumoko Udaleko Merkataritza Sailak Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia martxan jarri eta garatu nahi du 2018. urtean; hartara, 2000.urtekoa ordezkatuz.
Izan ere, udalak uste du “susperraldia” behar duen arloa dela merkataritzarena. Herriko merkataritza biziberritzeko diagnostikoa egingo du udalak, eta apirilean bukatzea aurreikusten du.
Azaldu du herritarrek erosteko eta kontsumitzeko dituzten ohiturek eta merkataritzaren formula berriek arloaren antolaketaren prozesu berria sortarazi dutela, baita Gernika-Lumokoa ere. Eta egoera horren aurrean tokiko merkataritzaren “jarrera egokia lortzea ezinbestekoa” dela deritzo udalak.
Aipatu plana garatzeko, baina, merkatarien parte hartzea ezinbestekoa dela uste du, eta, hori dela eta, beraien iritzi eta ekarpenak jasoko ditu, inkesten bitartez zein beraiekin bilerak eginez.
Merkatariei ez ezik, herritarrei ere egingo dizkiete inkestok. Otsailean hasiko dira behar horretan, eta asteetako lana izango dute aurretik. Merkatariei zein herritarrei egindako inkesta horiek diagnostikoa gauzatzeko izango dituzte oinarri.