Busturialdeko enpresen sorrera suspertuko dute, laguntzen bitartez
Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuagaz sinatutako akordioaren bitartez, herriko enpresen sorrera suspertu gura du. Programa hori martxan jartzeko, Gernikako Udalak 22.000 euroko laguntza emango du.Busturialdeko biz...
Busturialdeko bizilagunek eskuratu ahalko dituzte laguntzok; batetik, negozioa jartzeko asmoa izan eta aholkua behar dutenei emango dizkiote, hartara, ekintzaileek beraien ideia aztertu eta garatzeko laguntza jasoko dute. Gutxienez 1.000 eurokoa izango dela jakinarazi dute; gainera, ekintzailea 18 eta 30 urtera arteko herritarra bada %15 areagotuko diote laguntza, eta beste %15 eskaera egiten duena emakumea bada.
Bestetik, lan jarduera berri bat martxan jarri nahi duten herritarrak lagunduko dituzte. Laguntza hori, gutxienez, 1.500 eurokoa izango dela jakitera eman dute, eta kasu horretan ere, %15 handiagoa izango da parte hartzen duena 18 eta 30 urtera arteko herritarra bada eta beste %15 gehiago jasoko du eskatzailea emakumezkoa bada.
Zenbait baldintza
Onuradunek laguntza ekonomikoa ez ezik teknikoa ere hartuko dutela azaldu dute. Hala ere, laguntza jaso ahal izateko zenbait baldintza bete beharko dituzte; besteak beste, Lanbiden alta emanda eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute. Gainera, Lanbiden galdetegi bat bete beharko dute aurretiaz.
Informazio gehiagorako Lanbide Ekimenekin harremanetan jarri beharko da: 94-625 57 58.