Challengeko laugarren etapako mendiko saria lortu du Txomin Juaristik
Txomin Juaristi txirrindulari markina-xemeindarrak Mallorkako Challengeko laugarren etapako mendiko saria irabazi du.Juaristik denboraldiko bigarren lasterketan podiumera igotzea lortu du. Mallorca Challengearen Palmako hondartza eta Palma arteko sarik...
Juaristik denboraldiko bigarren lasterketan podiumera igotzea lortu du. Mallorca Challengearen Palmako hondartza eta Palma arteko sariketan, mendiko sailkapena eta konbinatua irabazi ditu Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Sufritzen disfrutatu eta lasterketa ona irten zaiola adierazi du Juaristik, pozik.
Palmako Itsas Paseoan amaitu zen etapagaz gainera, barikuan lehiatu zen Serra de Tramuntana garaikurrean ere parte hartu zuen Juaristik. 34. postua eskuratu zuen ia dena mendiz izan zen 140 kilometroko lasterketan.
Euskadi Fundazioagaz profesional mailako estreinaldia egin du Txomin Juaristik Mallorcan (Balearrak).
Euskadi Fundazioa osorik joan da Mallorcako Challengeagaz hasi den denboraldian parte hartzera.
Talde laranja berriaren Kontinental mailako debuta izan da. Mikel Landak zuzendu eta Jorge Azanza buru duen taldeak UCI Pro Tour mailako talde garrantzitsuekin eta Kontinental Profesionaleko taldeekin aritu da lehian