Pozgarria izaten da errealitatea esperotakoa baino hobea dela ohartzea; esperoko ez genuen hura ere zure leku berean ikustea. Norberak soilik baino besteren batzuen konpainian egin dezakeela ikusteak ere ematen du nolabaiteko poztasuna;?bakardadean baino indar handiagoa duelako elkarren artean sortu eta eraikitakoak.
Eta horretan dabiltza Astran; bateko edo besteko iritzi eta ekarpenekin Astraren etorkizuna eraiki nahian. Badu iragana, eta baita oraina ere. Etorkizuna ere izango du, baina nolakoa izango den eztabaidatu eta erabaki nahi dute. Eta horretarako, herritarren parte hartzea nahi dute; kilometroz kilometro eta asanbladaz asanbladaz aurrera begirako pausoak emateko, atzean utzitakoa ahaztu gabe.
Zero kilometroan hasi zuen bidea Astrak, eta dagoeneko, laugarrenean dago. Zapatuan egin zuten etapa
Asanblada egin zuten lehenengo zapatuan, eta bazkaria ostean.
Argazkia: Astra.
berri horretako lehen asanblada, eta “espero baino jende gehiago” batu zen Astran: 50 bat lagun.
Parte hartze aberatsa
Oraindik metodologia taldea batu eta zapatukoaren inguruko baloraziorik egin ez duen arren, zapatuko hitzordua “ondo” joan zela azaldu dute. Pertsona berri ugari elkartu zirela azpimarratu dute; horien artean, “gazte asko”. Hala ere, adin tarte guztietako herritarrak batu ziren Gernika-Lumoko kulturarako fabrika sozialean. Eta planteatu zuten metodologiak “parte hartzea aberatsa izatea” ahalbidetu zuela aipatu dute.
Asanblada bukatuta, bazkaritan elkartu ziren asanbladan izandakoak eta bertaratu ez ziren beste hainbat ere. Guztira, 90 lagun batu ziren mahai inguruan, eta asanbladan sortutako “giro ona” bermatu zuten jatorduan ere. Bazkarian ere, adin guztietako herritarrak izan ziren; “baita umeak ere”.
Hurrengo hitzordua otsailaren 16rako jarri dute; orduan egingo baitute bigarren asanbladari begirako Ideien laborategia. “Eszenatoki ezberdinak ikusteko eta asanbladako edukiak prestatzeko” balioko du. “Aurrelanketa bat izango da, hausnarketarako gune bat, eta ez dugu bertan erabakirik hartuko”. Bigarren asanblada martxoaren 3an egitea aurreikusten dute.