Taraska Gazte Zahar Atletismo taldeka eta Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak lasterketaren
balorazio “oso positiboa” egin dute.
760 parte hartzaile egon dira Bermeoko XIV. herri lasterketan, eta
emakumeen parte hartzea nabarmendu gura izan dute:
331 neska eta 429 mutil aritu dira korrika egiten. 564 ume eta gaztek eta 196 nagusik parte hartu zuten atzoko lasterketan. Iazkoarekin alderatuta, 30 nagusi gutxiago, baina 20 ume eta gazte gehiago egon direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Parte hartzaile gehienak bermeotarrak izan badira ere, inguruko herrietako parte hartzaileak ere egon dira: Mundaka, Busturia, Gernika-Lumo, Lekeitio…
Eguraldi onak lagunduta, gainera,
herrian “giro paregabea” egon zela azaldu dute, eta korrikalariek kirolarekin gozatzeko aukera “ederra” eduki zuten Bermeoko kaleetatik.
956 euro batu dituzte Bermeoko herri lasterketan, eta
Eutsi Gogor, Danok batera ekimenak jasoko du batutakoa, gaixotasun arraroak dauzkaten umeei eta euren familiei laguntzeko asmoz.