Muruetak 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuko du bihar, Bilbon
Goma Gaineko Euskadiko Txapelketaren barruan, emakumezkoen 540 kiloko kategoriaren finala eta gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dituzte bihar Bilboko El Fango Kiroldegian, 17:00etatik aurrera.
Nesken 540 kiloko finalari dagokionez, Beti Gazte, Badaiotz, Gaztedi eta Ibarra lehiatuko dira txapelaren bila.
Gizonezkoetan Muruetako taldeko sokatiralariak lehiatuko dira, eta hainbat arratzuar dauden Arrigorriako Sokarri taldea ere ariko da lehian. Hala, 600 kilokoan parte hartuko dute beste taldeak hauek dira: Abadiño, Gaztedi, Berriozar, Beti Gazte, Antsoain, Ibarra, Txantrea, Gabat-Jutxi eta Ñapurrak Lagunak.
600 kiloko hurrengo jardunaldia otsailaren 3an izango da Bilbon, eta finala otsailaren 17an Ibarran.
560 kilotan saio bakarra egongo da. Otsailaren 24an Laukizen lehiatuko dira zortzi talde hauek: Murueta, Sokarri, Abadiño, Berriozar, Beti-Gazte, Gaztedi, Ibarra eta Txantrea.