Lointekek Bembibreren kontra lehiatuko du bihar etxean 17. jardunaldia
Lointek Gernika Bizkaiak Embutidos Pajariel Bembibre PD Leongo taldea izango du aurkari bihar. 18:30etatik aurrera lehiatuko dute Dia Ligaren 17. jardunaldiari dagokion neurketa, Maloste Kiroldegian.
Emakumezkoen Ligaren sailkapenean bi taldeak hiru puntuko aldeagaz daude. Talde gernikarra seigarren dago, eta Bembibre, berriz, hamaikgarren.
Aurreko asteburuan Erregina Kopa jokatu zuten Zaragozan, eta hortaz ez zen ligako jardunaldia lehiatu. Iaz bezala, aurten ere Perfumerias Avenida nagusitu da kopan. Talde salamancarrarentzat bere historiako zazpigarren kopa garaipena izan da.
Gastaminza barik. Gernika-Lumoko klubak asteon jakitera eman duenez, Amaya Gastaminza jokalari nafarrari kontratua amaitu zaio. Aurreko eguenean egin zuen bere azken entrenamendua taldeagaz. Hegaleko pibota Vicky Llorenteren hutsunea betetzeko heldu zen taldera. Denboraldi hasieratik jokalari argentinarrak senda-agiria jaso arteko akordioa sinatu zuen.