Bermeoko Atunsa enpresako langile bat hil da lan istripu batean
Duela hiru egun laneko istripu bat izan zuen itsasoan Ghanakoa arrantzaleak, eta ELA sindikatuak jakitera eman duenez, atzo hil zen.
Arrantza sektorean lan arriskuen prebentziorako legea sarri urratzen dela salatu du sindikatuak, ohar baren bitartez.
Sindikatuek elkarretaratzea deitu dute astelehenerako; 12:00etan, Lameran, Atunsa enpresaren aurrean. Azken lan istripua salatzeaz gain, sektoreko langileek bizi duten egoera prekarioa ere salatuko dute.