Urtarrilaren lehen asteburuan atzeratu zuten jardunaldia lehiatuko dute basurdeek
Heineken Ligan urtarrileko lehen asteburuan lehiatu zuten 13. jardunaldia hainbat taldek, baina beste hiru neurketa atzeratu egin zituzten. Gernika RTk zapatuan jokatuko du jardunaldi horri zegokion partidua.
Basurdeek Madrilera bidaiatuko dute; Complutense Cisneros etxeko taldearen eta Gernika-Lumoko taldearen arteko norgehiagoka 16:00etan hasiko da Central Ciudad Universitarian.
Ohorezko Mailako sailkapenean zortzigarren dago Gernika RT 28 puntugaz eta postu bat beherago dago talde madrildarra, lau puntu gutxiagogaz.
Neskak Durangon. Bestalde, Gernika RTko nesken taldeak Amaiur Torneoaren azken jardunaldia jokatuko du Durangon zapatuan. 15:00etan hasiko da durangarraren eta basurdeen arteko lehia Arripausueta zelaian.